2010/03/07

bIHAR, MARTXOAK 8

2 comentarios:

  1. Guztiz ados nago esaldi horrekin eta honekin bukatu beharra dago!
    Emakumearen diskriminazio duela pila bat urte hasi zen; eta orain gutxiago egon arren, oraindik ere jarraitzen du.
    Jende asko pentsatzen du emakumeok gutxiago garela eta ez dut ulertzen zergatik, ez dut ulertzen nola pertsona batzuk pentsa dezaketen emakume izateagatik zapal gaitzaketela edo batzuetan ere, jo gaitzaketela.
    Hori da, bai, askotan emakumeak jipoitzen dituzte. Arrazoi sinple batengatik, askotan, hala nola, janaria txarto prestatu dutela edo ez dietela haien senarrei zerbait esan edo emakumeak baino gehiago direla pentsatzen dutela edo beste hainbat arrazoi direla medio. Eta ez da egia gizonezkoak gu baino gehiago direnik, berdinak gara eta eskubide berdinak izan beharko genituzke!
    Beraz, nire ikuspuntutik ez ginateke isilik gertau behar, honekin bukatu beharko genuke!

    ResponderEliminar
  2. Egia da, badago jende asko emakumeak mespretxuz eta gutxiago balira bezala tratatzen dituztenak, hala ere, esan bahar da, nire ustez joera hori gutxiagotzen doala, eta batez ere, gazteon artean.

    Baina, beti bezala, oso erreza da kritikatzea (eta guztiok egiten dugu, nahiz eta nagikeriaren biktima ez dugun ezer idatzi) arazoaren errora begirada bat bota barik. Noski, jokaera hau justifika ezina da, baina, askotan, errudan bakarra ikusten dugu, argi dagoena, eta ez dugu ezkutuan dauden errudunak ikusten. Aipagarria da, Horrela pentsatzen duen jende asko adin handikoa dela, hori horrela da beraien garaian gauzak ezberdinak zirelako, orain hain txarto ikusten dugun hau gauza normala zen lehen.Garai batean propaganda eta bizitzaren anbito askotan emakumea gizonaren azpian jartzen zen, arazo hori orain noski gaindituta dago, ala ez?

    Egia esan, ez dago guaztiz gaindituta, izan ere, publizitatea oraindik pentsamendu zatar honekin pixka bat kutsatuta dago oraindik. Hori, gazteongan, ez dauka eragin aslkorik, soberan dakigulako emakumeak gizonon berdinak direla, baina, hori txikitatik ikasi ez dutenengan bonba baten antzekoa da, izan ere, beraien pentsamendu matxista gutxinaka gutxinaka elikatzen du eta hori arriskutsua gerta daiteke.

    Beraz, niri pena ematen dit ikustean jendea eskatzen heriotza zigorra horregatik (edo beste ezergatik) , izan ere, nahiz eta hiltzailea noski erruaren parte gehiena izan, eragileak gelditu arte ez dugu ezer lortuko. Gandhi-k esan zuen moduan "ojo por ojo y todos nos quedaremos ciegos".



    "Amaia asko sentitzen dut lehenago ezin komentatzea, baina oso lanpetuta egon naiz, benetan"
    Unai Peñalba 4.D.

    ResponderEliminar