2009/11/28

BEGIRA BIDEO HAU... ETA ESAIDAZUE...

Pixar Picturesek egindakoa, 3 minututan ikusteko
http://www.youtube.com/watch?v=u5651tdwyXo&feature=related
Ea bizikidetzari buruzko zer edo zer esaten didazuen...

4 comentarios:

  1. bideo honetan oso ondo azalduta dago gaur egun askotan azaltzen den arazo bat. bizikidetzako arazoak hain zuzen. oso gaizki egon da txoritxoak egin dutena. hasteko haien artean borrokatzen-edo hasi dira, batak besteari nahigabe ukitzeagatik. guztiok horrela jokatuz gero, gure gizrtea oso txarto joango zen, zeren eta, gauzak hitz egin behar dira eta ez min egin didazu ba nik zuri ere.
    gainera, geroago, desberdina den txori bat agertzen da eta desberdina izateagatik barre egiten diote, oso txarto eginda dagoena, zeren eta, ezin dugu beste bat baztertu desberdina izateagatik. zuri egitea gustatzen ez zaizuna, ez egin besteei!! gero ikusten den bezala, txarto sentitzen dira lumarik gabe geratzean eta bestea beraietaz barre egiten duenean. zoritzarrrez, arazo hauek askotan agertzen dira gure gizartean, horregatik guztiok gure partetik jarri beharra dugu mundua hobeto joan dadin.
    espero dut nire iritzia gustatu izana eta zorionak zure blog-agatik oso ondo eginda dagoela iruditzen zait.

    ResponderEliminar
  2. URTSULE:
    Bideo honetan, gizartean ohizkoa den marjinazio arazoa agertzen zaigu. Txori handia, desberdina izateagatik, iraintzea, baztertzea, berataz kuxkuxeatzen ibiltzea,... Eta ondorioz berak haiek merezitakoa emmaten die, alde batetik ados nago hori egitearekin, baina beste aldetik ez zait oso ondo iruditzen arazoak holan konpontzea. Hauek hiztegiten konpondu daitezkelako. Egia da bideo honetan agertutako txori txikiekin, hasieran azaldu dena kontuan hartuta, beraiekin ezin daieke hitzegin. Izan ere, batak-bestea ikutzeagatik ohiuka, bultzaka edo hasi direlako, ondorioz beraiek arazoak hitzegiteko gai ez direla ikus dezakegu. Eta gizartean hori askotan ikus dezakegu, baian guztaik holan izango bagina, arazo oso lodiak, gaur egun daudenak baino askoz lodiagoak, egongo liratezke; horregatik guztiok zerbait jasan beharko genuke edo bestela hitzegiten ikasi.

    Bideo hau alde batera utziz, Pinotxon kontuan hartuta egia da gizarte honetan heteronomo asko daude; besteen ideiei eta esanei kasu egiten dutenak; besteek zer esaten dutenaren beldurrez edo heteronomoak izatera ohituta daudelako edo hainbat arrazoiengatik izan daiteke; adibidez, modaren-heteronomoak. Hauek haien kabuz pentsatzen eta gauzak egiten ikasi beharko lukeeten, hau da, Sapere Aude.

    ResponderEliminar
  3. Eskerrik asko Zurine, ederki azaltzen duzu bideoa. Urtsule: lasai, bigarren ebaluaketan, hitz egiten ikasten saiatuko gara...
    Nik heteronomoei, BORREGU!!, oBEEEEEEÉditu!!!
    Musu bana

    ResponderEliminar
  4. baina lehenengo idatzi duena ez da zuriñe, ni mirari naiz 4.D koa.

    ResponderEliminar